Skip to content

Bisita antzeztua Balmasedan

Bidaia solidarioa denboran zehar

Azaroak 19

Imajina ezazu abentura bihurtzen den bisita gidatua Balmasedan. Denboran zeharreko bidaia, hezur-haragizko pertsonaiekin, interpretazioekin eta askoz ere sorpresa gehiagorekin. Hori da azaroaren 19rako proposatzen dizuguna. Eta dena kausa on batengatik, bildutako dirua Bizkaiko Diabetes Elkarteari (Asvidia) bidaliko baitzaio oso-osorik..
Noiz?

2023ko azaroaren 19an, igandea, ordu-txanda hauetan:

10:00etan (gaztelaniaz)
10:30ean (euskaraz)
12:00etan (gaztelaniaz)
12:30ean (euskaraz eta gaztelaniaz)

Zer egin behar dut izena emateko?

Izena emateko, egin banku-transferentzia kontu-zenbaki honetara:

ES41 2095 0017 6138 0068 4163

Onuraduna: ASVIDIA
Zenbatekoa: 15 euros
Kontzeptua: DONA + Izen-abizenak + Parte-hartzaile kopurua + Aukeratutako ordua

Ezin bazara bertaratu, baina lagundu nahi baduzu, dohaintza bat egin dezakezu zero ilararako, banku-transferentzian kontzeptu hau idatzita: “DONA + Izen-abizenak + F0”.

Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua
Bisitari buruz

Eguna:
❱ Azaroaren 19a

Prezioa:
❱ 15 euro

Iraupena:
❱ 1 ordu eta 20 minutu

Hizkuntzak:
❱ Euskaraz eta gaztelaniaz

Topagunea:
❱ San Severino plaza (ikusi Google Maps-en)

Beste bisita batzuk

Hiru dorreak

Balmaseda hiribildua

Kolitzako gudua