Skip to content

Bizkaiko lehen hiribildua

Balmaseda Bizkaiko lehen hiribildua da, 1199an sortua. Bere irudi ikonikoenagatik ezaguna da udalerria: XIII. mendeko Zubi Zaharragatik, hain zuzen ere. Baina askoz gehiago dago ikusi eta egiteko Enkarterriko hiriburuan… Alde Zaharrako kale harriztatuetan zehar ibiltzera, monumentuak mirestera, bazter paregabeak ezagutzera eta egundoko gastronomia dastatzera gonbidatu nahi zaitugu istorioz eta sorpresaz betetako bisitaldi honetan.

Balmaseda Enkarterri ezagutzeko abiapunturik onena da. Hiribildua Bilbotik 30 kilometro ingurura dago, Kadagua ibaiak bustitako haran batean. Alde zaharra Erdi Aroko zubiaren beste aldean dago. Hiribilduaren kaleek XIII. mendeko jatorrizko trazadurari eutsi diote, eta loriazko garai zoragarri batera eramango gaituzte.

Hiribilduko kale eta enparantzetan eliza, jauregi eta jauretxez beteriko ibilbidea marrazten da. San Severino elizak eta udaletxeak aipamen berezia merezi dute. “La mezquita” izenez ezagutzen zaio azken honi, inspirazio mudejarreko arkupe itzelaren ohorez, Euskal Herrian bakarra dena.

Bisita gidatuan bi udal museoak bisitatuko ditugu: Historiarena eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunea. Lehenak garai bateko loria dakargu gogora, Balmaseda bidegurutzea eta kultura ezberdinen topagunea zenekoa. Nekaldiaren Museoak, bestalde, Balmasedako Aste Santura garamatza, Euskal Herriko famatuenera, antzezpenaren eta Gurutziltzatzearen errealismo hunkigarriari esker.

Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Non gaude?
Fitxa teknikoa

Prezioa:
❱ Tarifa orokorra: 10 € + BEZ
❱ 10 urtetik beherakoak: doan
❱ 9 lagunetik gora: 100 € + BEZ / taldeko (40 pertsona arte)
❱ 40 lagunetik gora: 120 € + IVA / taldeko

Iraupena:
❱ 1 h 30 min

Hizkuntzak:
❱ Euskara, gaztelania, ingelesa

Topagunea:
❱ San Severino plaza


Beste bisita batzuk Balmasedan

Hiru dorreak

Balmaseda hiribildua

Kolitzako gudua