Historiaren xarma
Gordexola dorretxe, baserri eta luxuzko etxez jositako harana da. Erdi Aroan eraikitako gotorleku ikusgarriak, Herrerías ibaiaren arroko burdinolak eta udalerria glamourrez betetzen duten indianoen etxeak eta jauregiak erakutsiko dizkizugu bisitaldian.
Gordexola eta Enkarterriko gertaera garrantzitsuenetan zehar gidatuko zaitugu. Erdi Aroko leinu guduen erdian eraikitako defentsa dorreak, bake garaian ibaiaren ildoan ugaritutako burdinolak eta herria glamourrez betetzen dituzten indianoen etxeak eta jauregiak ezagutzeko aukera izango duzu.
Gordexola mendiz inguratuta dago, eta ikuspegi ikusgarriak eta makina bat mendi-ibilbide eskaintzen dizkigu Bilbotik 15 minutu baino gutxiagora.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.
Non gaude?
Fitxa teknikoa
Prezioa:
❱ Tarifa orokorra: 10 € + BEZ
❱ 10 urtetik beherakoak: doan
❱ 8 lagunetik gora: 80 € + BEZ / talde bakoitzeko
Iraupena:
❱ 1 h 30 min
Hizkuntzak:
❱ Euskara, gaztelania, ingelesa
Topagunean:
❱ Molinar plaza