Ibilbideak Enkarterrin
Balmaseda Hiribildua
- BALMASEDA
Balmaseda Hiribildua Bizkaiko lehen herria mendiz mendi ezagutzeko aukera ematen digun ibilbidea da. Balmasedako gailur ezagunenetara igoko gara, Kolitza deiadar-mendiarena barne.
Balmaseda - Zalla
- KADAGUA IBAIAREN ARROAN ZEHAR
Kadagua ibaiaren ertzetik doan pasealeku honek Balmaseda eta Zalla lotzen ditu. Ibilbidean aurrera egin ahala, Bolunburuko olgeta-gunean barneratuko gara eta Burdin Aroko monumentu-multzo bat ezagutzeko aukera izango dugu.
Ordunteko Mendiak
- BALMASEDA eta KARRANTZA
Ordunteko Mendiak Babes Bereziko Eremu gisa katalogatuta daude eta Natura 2000 sare ekologikoaren parte dira, naturaren oparotasun izugarriagatik. Ezagutu gure eskutik Bizkaiko gailur mitikoenetako batzuek koroatutako mendilerro hau!
Ilunabarra / egunsentia Kolitzan
- BALMASEDA
Kolitza mendiko gailurrak (870 metro), eliza erromaniko batek koroatua, Balmaseda eta inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu. Egunsentiaz edo ilunabarraz gozatzeko leku paregabea da.
Burgueño
- BALMASEDA
Ibilbide zoragarri honek Kolitza eta Terreros mendietan barrena eramango gaitu Burgueñora ailegatu aurretik. Ibilbidea zorrotza da, baina ahaleginak erabat merezi du, ikuspegiak egundokoak baitira gailurretik.