Skip to content

... eta beste joko batzuk

Herri-kirolen jatorria ezagutzeaz gain, egun dibertigarria pasako dugu gure herrialdeko joko tradizional hauek praktikatuz.

Herri-kirolek Euskal Herriko landa-ingurunean ohikoak diren hainbat kirol-modalitate biltzen dituzte. Hala ere, hauetariko askok tradizio handia dute munduko beste herrialde askotan. Soka-tira famatua, esaterako, gure mugetatik at ere ezaguna da.

Herri-kirol guztien jatorria landa-lanak dira. Denborak aurrera egin ahala, ataza horiek kirol-proba bihurtu ziren, lehiakideen trebezia neurtzeko.

Gure helburua neska-mutilek herri-kirolak eta horien historia ezagut ditzaten da. Horrela, ondo pasatzeaz eta trebetasun berriak eskuratzeaz gain, taldean lan egiten eta aurkariak errespetatzen ikasiko dute.