Skip to content

Deiadar-mendia

Kolitza mendiko gailurrak (870 metro), eliza erromaniko batek koroatua, Balmaseda eta inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu. Egunsentiaz edo ilunabarraz gozatzeko leku paregabea da.

Fitxa teknikoa

Media-baxua

4 horas

8 kilómetro

Pandozales (Balmaseda)

120 € + BEZ

Ibilbidea Pandozales auzoan (Balmaseda) hasiko dugu. Erritmo egokian igoko gara, bidexkaren edertasunaz eta egunsentiaz edo ilunabarraz gozatzeko. Gure aukera edozein dela ere, linterna frontalak eraman eta une gogoangarriak biziko ditugu.

Naturaren benetako ikuskizuna Kolitzaren gailurrean dator. Han gaudela, erlaxatu eta esperientziaz gozatu besterik ez dugu egin behar. Ez ahaztu kamera prest izatea: hemen goian argazkiak bakarrik ateratzen dira!

879 metroko altuera du Kolitzak. Balmasedako eta inguruko haranen 360 graduko panoramika eskaintzen digu mendiak. Izan ere, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat izan zen garai batean, tontorrean sua piztu eta adarra jotzen baitzuten bertakoek Gernikako Batzar Nagusietara deitzeko. Gailurrean San Sebastian eta San Roke baseliza erromanikoa altxatzen da.

Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Beste ibilbide batzuk Enkarterrin

Balmaseda - Zalla

Ordunteko mendiak