Eretza mendiaren magalean
Ezagutu paisaia harrigarriko paraje birjin bat, Bilbotik oso gertu. El Grazal errekaren ingurunea Biotopo Babestua da, baso oparoz eta fauna anitzez estalita. Sakonune batean dago gunea, Eretza mendiaren magalean.

Sodupeko altxor naturaletako batera eramango gaitu ibilbide honek: El Grazal errekara eta haren ingurura, Trianoko mendietako biotopoaren parte direnak. El Grazal naturgune txiki eta isolatua da, errekak, ibaibaso batek eta oso ondo kontserbatutako baso misto batek osatua.
Ibilbide zirkular zoragarria hau ezustekoz beteta dago: kobazuloak, haitzarteak, ermita bat.. Bake berezia transmititzen duen lekua da, inor epel utziko ez duena.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.