Skip to content

Hiru dorreak

Balmaseda altueretatik

Ezagutu Balmaseda era ezberdinean. Alde zaharrean barrena ibiliko gara helburu batekin: bertako hiru dorre garaienak. Bizkaiko lehen hiribildua bisitatu ez ezik, San Severino, San Juan eta Erdi Aroko Zubiko dorreek eskaintzen dizkiguten ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu.

Bisitaldia San Severino plazan hasiko da, Bizkaiko lehen hiribilduko erdigunean. Bertan Balmasedako garrantzi historikoa azalduko dugu. Ondoren, San Severino elizako dorretxora igoko gara, kanpandorreak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeko.

Ibilbideari ekingo diogu alde zaharrean barrena, Kadagua ibaiaren arroan zehar. Urrutira gure hurrengo helmuga agertuko da: Erdi Aroko zubi enblematikoaren dorrea. Barruan, iraganeko uneak imajinatu eta birsortuko ditugu. Bisita amaitzeko, San Juan elizaren ezkila-dorrera igoko gara. Tenplua Balmasedako Historia Museoa da gaur.

Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Non gaude?
Fitxa teknikoa

Prezioa:
❱ Tarifa orokorra: 10 € + BEZ
❱ 10 urtetik beherakoak: doan
❱ 8 lagunetik gora: 80 € + BEZ / talde bakoitzeko

Iraupena:
❱ 1 h 30 min

Hizkuntzak:
❱ Euskara, gaztelania

Topagunea:
❱ San Severino plaza

Beste bisita gidatu batzuk

ARENATZarte

Balmaseda hiribildua

Kolitzako gudua