Skip to content

... eta sorginen zirkulua

Bolunburuko kastroa Zallako bitxi ezezagunetako bat da, Kadagua ibaiak babestutako Burdin Aroko gotorlekua, hain justu. Bisitaldian IV. mendeko bizilagunen egunerokotasuna ulertzeko eta makina bat istorio kontatzeko aukera izango dugu, natura betean.

Naturak, kirolak, kulturak eta sorginkeria-kondairek osatzen dute ibilbidea. Bolunburuko olgeta-gunean hasten da, Zallan, eta handik Bolunburuko muinora abiatzen da, bigarren Burdin Aroko herri gotortu batera.

Herrixkaren historia eta Enkarterriko antzinako biztanleen eguneroko bizimodua azalduko ditugu hemen. Ondoren, begiratoki bateraino jarraituko dugu, eta bertatik Bizkaian hobekien kontserbatuenetako monumentu-multzo baten hondarrak ikusiko ditugu, burdinola, dorretxe eta eliza batek osatua.

Ibilbidea amaitzeko, kondairen arabera Bizkaiko lehen akelarreak egin ziren basoan barneratuko gara.

Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Non gaude?
Fitxa teknikoa

Prezioa:
❱ 140 € + BEZ

Iraupena:
❱ 2h 30 min (6 km)

Zailtasuna:
❱ Ertaina-baxua

Hizkuntzak:
❱ Euskara, gaztelania, ingelesa

Topagunea:
❱ Bolunburuko olgeta-gunea


Beste bisita gidatu batzuk