Oso gustuko ditugu haurrentzako jarduerak, baina erantzukizun handia dakarte. Gure xedea balioak partekatzea eta elkarrekin ikastea da, dibertsioa alde batera utzi gabe. Bisita gidatu egokituak, ginkanak eta herri kirolak, ipuin-kontalariak eta mitologia… Haurrentzako jarduerak ikastetxeei zein familiei zuzenduta daude, eta zure gustura pertsonaliza ditzakezu. Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan!