Eskultura parkea Güeñesen
ARENATZarte Güeñesen dagoen aire-zabaleko eskultura parkea da, gaur egun Udaletxea den Villa Urrutia etxeko lorategietan zehar zabaltzen dena. Parkea eta etxea (aparteko bitxi arkitektonikoa) bisitatzeaz gain, indianoei buruzko istorioak kontatuko dizkizugu bisitaldi honetan.
ARENATZarten, artea eta natura elkarri lotuta daude ehunka urteko zuhaitzen eta abangoardiako eskulturaz inguratutako pasealekuen artean. Parke botaniko honek makina bat istorio ditu ezkutuan. Bisitaldi honetan den-dena xehetasunez kontatuko dizugu!
Parkeak Güeñesko egungo udaletxea den Villa Urrutiako lorategietan zabaltzen da. Leandro Urrutia indianoak 1910ean Bigarren Inperio estiloko etxe ikusgarria eraikitzeko agindu zuen. Halaber, zuhaitz eta landare exotikoak ekarri zituen herrialde urrunenetatik. Lizarrak, Japoniako akaziak, astigarrak, Himalaiako zedroak eta Kaliforniako sekuoiak nabarmentzen dira, besteak beste.
Koldobika Jauregi, Angel Garraza, Marijose Recalde, Mikel Lertxundi eta beste izen ezagun batzuen eskulturaz inguratutako pasealekuek urmael txiki batera eramango gaituzte. Bisita haurrentzat egokituta dago ere.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.