Skip to content

Bisita gidatuak

Balmaseda, Erdi Aroko hiribildua

Ibili Bizkaiko lehen hiribilduko alde zaharrean barrena, zeharkatu XIII mendeko zubi bat, miretsi sekulako bazterrak eta bisitatu udalerriko museoak istorioz eta sorpresaz beteriko bisita honetan.

Hiru dorreak

Ezagutu Balmaseda era ezberdinean. Alde zaharrean barrena ibiliko gara helburu batekin: bertako hiru dorre garaienak. Bizkaiko lehen hiribildua bisitatu ez ezik, San Severino, San Juan eta Erdi Aroko Zubiko dorreek eskaintzen dizkiguten ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu.

Kolitzako gudua

Barnera zaitez Gerra Zibilaren fronteetan Balmasedan. Kolitza menditik Terreros mendira abiatuko gara, inguruetan izan ziren guduak gogora ekarriz. Gertatutakoa ez ahazteko eta gerraren suntsiketa ulertzeko aukera eskaintzen digu ibilbideak.

Gazteluko muinoa

Bisita gidatu honetan Balmasedako alde zaharrean barrena murgilduko gara leku estrategiko batera iristeko: Gazteluko muinoa. Antzinako gotorlekuaren garrantzia ezagutu eta Balmasedak historian zehar izan duen protagonismoa hobeto ulertuko dugu.

María Franciska Dapena ezagutzen

Ezagut ezazu emakume honen bizitza liluragarria. Artista peto-petoa ez ezik, borrokalari antifrankista, feminista eta ekologista sutsua izan zen. María Franciska Dapena oso gazterik joan zen Balmasedara, eta Rodet Villaren eskutik ekin zion arteari.

Bolunburuko kastroa

Bolunburuko kastroa Zallako bitxi ezezagunetako bat da, Kadagua ibaiak babestutako Burdin Aroko gotorlekua, hain justu. Bisitaldian IV. mendeko bizilagunen egunerokotasuna ulertzeko eta makina bat istorio kontatzeko aukera izango dugu, natura betean.

El Grazal erreka

Ezagutu paisaia harrigarriko paraje birjin bat, Bilbotik oso gertu. El Grazal errekaren ingurunea Biotopo Babestua da, baso oparoz eta fauna anitzez estalita. Sakonune batean dago gunea, Eretza mendiaren magalean.

ARENATZarte

ARENATZarte Güeñesen dagoen aire-zabaleko eskultura parkea da, Villa Urrutia etxeko lorategietan zehar zabaltzen dena. Parkea eta etxea (aparteko bitxi arkitektonikoa) bisitatzeaz gain, indianoei buruzko istorioak kontatuko dizkizugu bisitaldi honetan.

Enkarterriko Museoa

Abellanedako Batzar Etxea Enkarterriko askatasun politikoen adierazlea izan da mendeetan zehar. Eskualdeko historia, ondarea eta etnografia ikertzeko eta zabaltzeko museoa da gaur egun. Gu hobeto ezagutzeko lekurik egokiena!

Historiaren xarma

Gordexola dorretxe, baserri eta luxuzko etxez jositako harana da. Erdi Aroan eraikitako gotorleku ikusgarriak, Herrerías ibaiaren arroko burdinolak eta udalerria glamourrez betetzen duten indianoen etxeak eta jauregiak erakutsiko dizkizugu bisitaldian.