1044 metroko begiratokia
Ibilbide zoragarri honek Kolitza eta Terreros mendietan barrena eramango gaitu Burgueñora ailegatu aurretik. Ibilbidea zorrotza da, baina ahaleginak erabat merezi du, ikuspegiak egundokoak baitira gailurretik.



Fitxa teknikoa
Ertaina
3 horas
Pandozales (Balmaseda)
❱ 140 € + BEZ / talde bakoitzeko
Ibilbidea Balmasedako Pandozales auzoan hasten da, eta Kolitza eta Terreros mendietako gailurretatik igarotzen da Burgueño mendiko (1.044 metro) tontorrera heldu aurretik. Ibilbide gogorra da eta, aldi berean, harrigarria. Nolanahi ere, gailurrak oparitzen dizkigun ikuspegi ikaragarriek ahalegin fisikoa erabat konpensatuko dute.
Ibilaldian, Gerra Zibilean gailur hauetan gertatutako bataila eta guduez mintzatuko gara. Lubakiak, zuloak eta borroka-posizioak zeharkaldian aurkituko ditugun aztarnetako batzuk baino ez dira.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.