Hiribilduaren antzinako mugak
Bisita gidatu honetan Balmasedako alde zaharrean barrena murgilduko gara leku estrategiko batera iristeko: Gazteluko muinoa. Antzinako gotorlekuaren garrantzia ezagutu eta Balmasedak historian zehar izan duen protagonismoa hobeto ulertuko dugu.

San Severino plazan hasiko gara, eta, ondoren, alde zaharrean sartuko gara bertako Erdi Aroko kaleak eta monumentuak miresteko. Hurrengo geldialdia herriko Historia Museoan egingo dugu. Bertan Balmasedako antzinako gazteluaren eta haren harresiaren maketa bat ikusi eta ulertzeko aukera izango dugu. Handik muinora eta honen punturik garaienera igoko gara, gaztelu zaharra zegoen leku zehatzera.
Han, gazteluaren funtzioaz, harresiaz eta ateez hitz egingo dugu, Balmasedak historian zehar izan duen garrantzia estrategikoa hobeto ulertzeko. Honekin batera, Bizkaiko lehen hiribilduaren eta haren ingurunearen ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu muinotik.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.