Enkarterriko sabaia



Fitxa teknikoa
Ertaina-altua
5 eta 8 ordu bitartean
38 kilometro
❱ Irteera: Agüera
❱ Helmuga: Balmaseda
❱ Tarifa orokorra: 80 € + BEZ / pertsona bakoitzeko
❱ Tarifa murriztua: 70 € + BEZ / pertsona bakoitzeko (5 lagunetik gora)
* Barne: gida laguntzailea, anoa eta Enkarterriko produktuen dastatzea ibilbidea bukatzerakoan.
Hamar mendi zeharkatuko ditugu, besteak beste, Zalama (1.336 metro), La Garbea (719 metro) eta Kolitza (879 metro). Azken hau bere gailurra koroatzen duen eliza erromanikoagatik ezaguna da, eta baita Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat izateagatik ere.
Ibilbidea Agüeran hasi eta Balmasedan amaitzen da 38 kilometro ostean. 5 eta 8 ordu bitarteko iraupena du. Zeharkaldia oinez egiten da talderen erritmoari jarraituz. Beraz, prestakuntza fisikoa oinarrizkoa da.
Ordunteko Mendietan zehar abiatzen den ibilbide honek gida laguntzailea, anoa eta Enkarterriko produktuen dastaketa (ibilaldia amaitzerakoan) hartzen ditu barne.
Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.