Balmaseda, Erdi Aroko
hiribildua
Ibili Bizkaiko lehen hiribilduko kaleetan zehar, zeharkatu XIII mendeko zubi bat, miretsi sekulako bazterrak eta bisitatu alde zaharreko udal-museoak.
Balmaseda, Erdi Aroko hiribildua
BIZKAIA
Enkarterri
Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, Bilbotik oso gertu. Nahitaezko jomuga da kultura eta naturaren zaleentzat. Gurean Bizkaiko lehen hiribildua, Kolitza bezalako gailur enblematikoak, bazter paregabeak eta sekulako sorpresak aurkituko dituzu. Enkarterri gure eskutik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Ongi etorri!

Hiru dorreak
Ezagutu Balmaseda era ezberdinean. Alde Zaharrean barrena ibiliko gara helburu batekin: bertako hiru dorre garaienak. Bizkaiko lehen hiribildua bisitatzeaz gain, San Severino, San Juan eta Erdi Aroko Zubiko dorreek eskaintzen dizkiguten ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu.
ARENATZarte
ARENATZarte Güeñesen dagoen aire-zabaleko eskultura parkea da, Villa Urrutia etxeko lorategietan zehar zabaltzen dena. Parkea eta etxea (aparteko bitxi arkitektonikoa) bisitatu ez ezik, indianoei buruzko istorioak kontatuko dizkizugu bisitaldi honetan.

Ibilbideak

Ordunteko Mendiak
Ordunteko Mendiak Babes Bereziko Eremu gisa katalogatuta daude eta Natura 2000 sare ekologikoaren parte dira, naturaren oparotasun izugarriagatik. Ezagutu gure eskutik Bizkaiko gailur mitikoenetako batzuek koroatutako mendilerro hau!
Balmaseda - Zalla
Kadagua ibaiaren ertzetik doan pasealeku honek Balmaseda eta Zalla lotzen ditu. Ibilbidean aurrera egin ahala, Bolunburuko jolas-eremuan barneratuko gara eta Burdin Aroko monumentu-multzo bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Haurrentzako jarduerak
Bisitaldiak eta ginkanak

Bisita gidatuen gaiak eta edukiak adin guztietara egokitzen ditugu. Horrela, neska-mutilek primeran pasako dute ikasten duten bitartean.
Herri kirolak eta haurrentzako jolasak

Herri-kirolen jatorria ezagutzeaz gain, sekulako eguna pasako dugu gure herrialdeko joko tradizional hauek praktikatuz.
Euskal mitologia
eta tailerrak

Euskal kondaira mitologikoak eta ipuin liluragarrienak kontatuko dizkiegu etxeko txikienei (3 urtetik 9 bitartera). Baita natura betean ere!
Nor gara?
Enkarterriko turismo-gidariak gara, gure lurra eta gure lana maite ditugunok. Badakigu gauzak gogoz egin behar direla. Horregatik, turistak eta bisitariak gidatu ez ezik, Enkarterrirekiko grina partekatu nahi dugu. Hala, etxean bezala sentituko zara eta ahalik eta gehien gozatuko duzu gure artean. Gure izenak argi uzten du: zure Alboan egon nahi dugu.
Idatz iezaguzu!
Pribatutasun-politika | Lege-oharra