Skip to content

Kadagua ibaiaren arroan zehar

Kadagua ibaiaren ertzetik doan pasealeku honek Balmaseda eta Zalla lotzen ditu. Ibilbidean aurrera egin ahala, Bolunburuko olgeta-gunean barneratuko gara eta Burdin Aroko monumentu-multzo bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Fitxa teknikoa

3 ordu

10 kilometro

❱ 120 € + BEZ

Ibilbidea hasi eta gutxira Zallako Ijalde auzora iritsiko gara. Zur eta lur utziko gaitu La Mella monumentu-multzoak, Euskadiko garrantzitsuenetako bat. Kadagua ibaiaren bi aldeetako sakonune batean dagoen ermita eder bat du buru. Urrutia jauregiak, Terreros dorreak, bi burdinolek, errota batek eta hainbat etxebizitzak osatzen zuten multzo osoa garai batean.

Ibiltzen jarraituko dugu Bolunburuko olgeta-gunera ailegatu arte. Bertan, Burdin Aroko monumentu-multzo batekin topo egingo dugu: Bolunburuko kastroarekin. K.a. IV. mendeko herrixka honen hondarrek Enkarterriko lehen biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen ulertzeko aukera eskaintzen digute.

Ibilbidean zehar Enkarterriko historia iskanbilatsuaren lekuko izan ziren aztarna asko aurkituko ditugu, naturaz eta errekaren xuxurlaz gozatzen dugun bitartean.

Erreserba egin konpromiso eta aurrerapenik gabe! Ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.

Beste ibilbide batzuk Enkarterrin

Ordunteko mendiak

Kolitza mendia