Ondarea eta natura
Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, Bilbotik oso gertu. Nahitaezko jomuga da kultura eta naturaren zaleentzat. Gurean Bizkaiko lehen hiribildua, Kolitza bezalako gailur enblematikoak, bazter paregabeak eta sekulako sorpresak aurkituko dituzu.











Noble eta kapareen lurraldea izan zen Enkarterri hainbat mendez, aduana-postua izateaz batera bere kokapen estrategikoa eta orografiagatik. Loriazko garai haietatik bere ondare historiko paregabea eta izaera indartsua iritsi zaizkigu.
Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua, eskualdea ezagutzeko abiapuntu onena da, Enkarterriko bi alderdiak ezagutzeko aukera ematen digulako: kulturala eta naturala. Udalerri honetako Erdi Aroko kaleek elizaz, jauregi barrokoz eta jauretxez betetako ibilbidea marrazten dute. Ikonikoak dira XIII. mendeko Zubi Zahar enblematikoa eta Udaletxeko eraikina, ‘Meskita’ izenaz ezaguna, inspirazio mudejarreko arkupe handia baitu.
Erdi Aroan, leinu-gerraz jositako etapa ilun batean murgildu zen Enkarterrin. Eskualdeko dorretxeak egun horietako lekuko izan ziren. Borrokei amaiera egin zien bakeak urrezko aroa ekarri zuen. Eliza, komentu eta jauregiak eraiki ziren. Geroxeago, XIX. mendean, indianoen etxeak ugaldu ziren, bata bestea baino deigarriagoa, lorategi handiekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin.
Enkarterriko historiak naturarekin bat egiten du nabarmentasunez. Eskualdean munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen kobazuloa dago. Egitura hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz, mosaiko ikusgarriak osatuz. Mendigune karstikoz osatutako parke naturala dugu ere, Armañongoa, eta Kolitza mendiko gailur mitikoa, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat dena.
Errekor, paisaia harrigarri eta ustekabez betetako eskualde hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Natura beste inon baino eder eta oparoago agertzen da hemen. Ongi etorri!