Saltar al contenido

Kolitzako Guda

Enkarterri ezagutuz: Kolitzako guda. Kronika

Aurreko larunbatean Berbalagunok Kolitzako batailari buruzko ibilbide gidatua egin genuen. Oraingoan eguraldia lagun izan genuen, eta magiaz beteriko parajeak bisitatu genituen Alboan Enkarterri Servicios Turísticos!en eskutik. Gure eskualdeko historiaren pasarte gordinenetakoaz mintzatu ginen: Espainiako Gerra Zibilean errepublikako eta altxatuen fronteak nola borrokatu ziren gure mendietan. Errepublikako gudarosteek eraikitako gordelekuak ikusi genituen, eta haiek ibilitako bidezidorretatik ibili ginen.

Gure eskualdearen aberastasuna hobeto ezagutzeko aukera bikaina izan genuen, euskaraz eta lagun giro atseginez. Enkarterri hobeto ezagutu nahi baduzu, etor zaitez gurekin!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *